XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina, askatasunak gauzatzen joan diren bezala nazio hauek ere Estatu ereduari lotu zaizkio.

Zergatik? Alboan, Estatu nazioak ezarria duen ingurapenak, beste biderik uzten ez duelako bere zuzeneko menperakuntzatik irtenez gero ere.

Ezin pentsatuzko da Afrikan nazio zenbait forma ezberdinetako komunitatez osotuak, errege gabe, lehendakari gabe, konstituzio gabe, ohiturazko zuzenari bakarrik erreferituak, truke xeheaz komertziatuaz, eta ekonomia autarkiko bat gordeaz ematea.

Beren desbideratze politikoa berehala kastigatuko litzateke auzoko arrazoizkoren batek inbasioz menperatuaz.

Gauden geo-politiko egoeran independentziaren xedea eta subirotasunaren forma munduko potentzietatik ezartzen zaizkigu.

Nazio askapeneko borrokolariei gelditzen zaien bakarra bere borrokako bitartekoen aukera da.

Esan gabe doa aukera hori garrantzi haundiko dela: sozial harremanak eta domeinu teilukerak determina bait ditzake, eta maila batetaraino Estatu forma bera artega dezake.

Guzi honetan ideiek garrantzizko tokia izan dute.

Europako Estatu nazioen eraikieran testo-inguru material eta sozial baten barrenean urte luzeetako heldutasuna pairatu izan dute.

Interesatu nagusien hitzaldi arrazoitu eta koherentea Estatuaren sorreraren oinarrian bait dago.

Gizarte zibila deitu fenomeno soziala zer da besterik?.